Gaurko Berrian (2008/07/12) “Euskararen normalizazioaren erritmo motela dela eta, kezka agertu du Kontseiluak” artikuluan Kontseiluak Eusko Jaurlaritzak orain gutxi aurkeztu duen Inkesta Soziolinguistikoaren emaitzak aztertu, egoeraren larritasuna berriro mahaigaineratu eta inkestaren metodoarekin zalantzak agertu eta aztertzeko asmoa plazaratu ditu. Primeran!
Lan hau egitea oso da beharrezkoa.
Aupa, Marije:
Oso gomendagarria den Siadecoko Iñaki Larrañaga soziologoak II. Inkesta soziolinguistikoa atera zenean (1996an?) idatzitako iritzi hau. Izenburutik hasita oso esanguratsua eta goitik behera sinatuko nukeen analisia egiten din Euforia giroa eta konfusio-zeremonia artikuluan. Hemen behean aurkituko duzue: http://www.zenbatgara.org/eus/txostenak/larranaga-zg3.htm
Atsegin dutAtsegin dut