Etsita nago! eta bi

Mila esker Imanol zure animoengatik! Beharrezkoak ditut.
Udaleku, kirol eta enparauen garaia da bereziki uztaila.
Urpekaritzan izen eman zuen Peruk, semeak. Euskarazko taldean eman zuen izena. Lehen egunean hiru talderekin topatu ginen; bakarra zen euskaraz.
1. Donostian gaztelaniazko ikastarotan haur asko dabil.
Norbaitek esan al die guraso horiei ze garrantzitsua den aisialdian euskarazko hautua egitea, batez ere etxeko giroan gaztelania denean nagusi? B eredura haurrak eramanda ez da nahikoa.
2. Urpekaritza eskolakoek (APSAS) azalpen orokorra gaztelaniaz bakarrik eman zuten eta argibide orrietan zeuden hiru esaldiak ere gaztelania hutsean zeuden.

Inork (ni bezala beste guraso euskaldunak bazeuden han) ez zuen ezer esan; beno, nik bai. Peruren begiraleari eta aurkezpena egin zuenari esan nien. Azken honek euskararik ez zekiela esan zidan; otoi, inguruko euskaldunek gustura lagunduko zutela esan nion. Tira.

One thought on “Etsita nago! eta bi

  1. Kaixo berriz ere, Marije:
    Udaleku eta ikastaroak aipatu ditunanez, poz txiki bat:
    gure alaba zaharrenak Ondarretan Tintin Klubak antolatzen dituen igeriketa ikastaroan ari ditun jo eta ke. Ez antolatzaileek, ez monitoreek, galdetu ere ez zigutenan egin ikastaroa zein hizkuntzatan nahi genuen: euskara hutsean ari ditun.
    Eutsi goiari!
    Imanol.

    Atsegin dut

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: