Patxik bere blogean Berrian argitaratutako
Montserrat Guibernauren “Nazionalismo kosmopolitaren utopia” artikulutik bi esaldi hauek azpimarratu ditu. Artikulua irakurtzeko gogoa piztu dit (gainetik pasa nuen aurrekoan). Abertzaletasuna baino federalismoa eta munduko izatearen aldekoek eta batez ere abertzaletasuna gaitzesten (hein batean abertzale handienak direlako) dutenek ulertzen ez dutena jasotzen du.
Hona Patxik aukeratutako bi esaldiak:
“Nazionalismoaren
aurpegi baikorra herri izateko eskubidea defendatzen duena da; bere
nazio identitatea eraikitzean oinarritzen dena, kultura mantendu eta
sortzen duena, pertsonalki aberasten duena eta munduan zehar besteekin
harramanetan dena.”
“Sarri eskatzen zaie ahulenei kosmopolita izan
daitezela. Baina bere identitatea eta kultura alboratuta izan daitezela
kosmopolita.”