Espainiako NA berritzeko gorabeherak

Gaur espainiako nortasun agiria berritu det.
Hitzordua telefonoz egiten saiatu naiz baina ezinezkoa izan da. Azkenean bertara joan, otzan agertu atezainaren aurrean eta to! 20 minutuan agiri berria neukan eskuetan.
Hitzordua lortzeko 902 247364 telefonoan egin behar da. Ordaindu egin behar den zenbakia da. Hasieratik galdera pila egiten dizkizu makinak, datuak eman behar dituzu eta azkenean langile guztiak okupatuta daudela esateko. Nazkatuta bertara joatea erabaki det. Otzan sartu naiz. Estrategia prestatuta eraman det:
1. hitzordua lortzeko izan ditudan zailtasunak aipatu eta berehala hartatzia lortu.
2. beste egun baterako hitzordua eskatu.
Atezainari emakume bat nik izandako arazo berdinak izan dituela esaten ari zitzaion, baina pittin bat oldarkor. Hura jun arte itxoin det. Atezainari hitzordua eskatzeko telefonoa eskatu diot baina zuzenean sartzeko zenbakia eman dit.
Agiria berritu didan funtzionarioari hitzorduarekin izandako zailtasunak aipatu dizkiot eta gobernu zibilean kexa egiteko esan ez dit ba! Ezetz esan diot argi (denborarik ez) eta etzaio asko gustatu: ez bazarete kexatzen ez da aldatuko…
Pozik atera naiz; uste baino errazagoa izan da!
Oharra: kexa interneten non egin aurkitu dut. Euskaraz egin behar dut ea ze pasatzen dan.

Post escritum (3 egun beranduago jaso nuen erantzuna):

Lehenbizi proiektu
honetan adierazitako interesa eskertu nahi dizugu. Ondoren, idatzitako mesuari
erantzun egokia ematen zaiatuko gara.
Edozelan ere, emandako
informazioa ez bada zuk eskatutakoari egokitzen, zalantza gabe gurekin helbide
honetan: sac@dnielectronico.es berriz kontaktuan jartzea eskertuko genizuke.
 
Hona
hemen gure erantzuna:

Hitzordua
lortzeko prozesua jortutako arazoak direla-eta, barkamena eskatu nahi dizugu.
Bestalde, maiatzeko hileaz geroztik hitzordu eskaeran sistema burutu den
hobekuntza sakona adieraztea, eskaera hau 902 247 364 telefonoaz gain, posible
izango da ere Internet bidez www.citapreviadnie.es web horrian egite, non beste
aukera batzuetaz gain, posible den ehinean noski, eguna eta ordua hartu ahal
izango den.
Ala
ere zure erreklamazioa gure sistema hobetzen jarraitzeko kontuan izango dela
adieraztea.

NAN-elektronikoa
berriari burzko informazio gehiago nahi izanez gero, web horrian
www.dnielectronico.es edota dohaineko telefonoan 900 364 463 aurkitu dezakezu.
Besterik gabe, agur
bero bat.
DNI Electrónico

Servicio de atención
al ciudadano
sac@dnielectronico.es

 

 

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: