Zubian eguraldi aparta egin du. Larunbatean Gaztetape hondartzara jaitsi ginen.
Harriz betea dago; baina olarru (olagarru) polit batekin egin genuen topo.
Jolasean jardun ginen olarruarekin baina segituan libre utzi genuen, noski! Peru eta Lili izututa “utzi, utzi” orruka ibili ziren.