Castellersak Antiguan

Antiguatarrak dantza taldeak gonbidatuta Salt herriko (Girona) 150 castellers izan dira gure auzuan.
Goizean diana, haurrentzat jolasak eta johaldunak izan dira. Ondoren dantza taldearen emanaldia, oso polita eta gero castellersak.
Albo-albotik ikusi ditut eta zirraragarria iruditu zait ikuskizuna. Oso hunkigarria bertan sortzen den energia, elkarlana, arriskua, laguntasuna…
Lau castell egin dituzte. Tartean bi saiakera bertan behera utzi dituzte arrisku egoera sortu zitekeelako; lauki forma baino arraultz forma hartzen hasi omen da castella.
Azkenengorako sorpresa iragarri dute eta halaxe izan da. Hiru zutabeko castella egin dute eta erdikoan, haur bat pixkanaka igotzen hasi da lau bat pisu sortu harte. Ezker-eskubiko zutabeak zerua ikutu dutenean Catalunyako eta Euskal Herriko bandera bana zabaldu dute. Earra izan da!

San Fermini deika.
Gidaria.

Tontorrera igo den neskatoa.
Alkandora hortzekin eutsi.
Eutsi ondo!
Oinutzik prest gora igotzeko.

Tximinoa bezala.
Ausartak.

Erdikoa hustu.

Goitik laugarrenaren aurpegia eztanda egiteko zorian ikusi dut nik!
Azkena:
1. urratsa
2. urratsa

3. urratsa

Sorpresa!
Irutxuloko Hitzan artikulua atera dute.

One thought on “Castellersak Antiguan

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: