Hernanin kasualitatez Xiba lehiaketa ikusteko aukera izan nuen larunbatean. Asteasu, Idiazabal eta Zizurkil ziren lehiakide. Oso gustura egon nintzen lagun-arteko lehia polita ikusten.
Gainera bi lankide saltsan zebiltzan, Zizurkilgo taldekide Leire Muxika eta Idiazabalgo taldekide Eider Alustiza. Lokotx biltzaile aparta da lehena eta lasto-fardo- altzatzaile itzela lehena. Hau bezalako ekimenak zoragarriak dira.