Adi hauekin:
Zapatak etxeetara, hoteletara, hainbat
jatetxetara… sartzeko kendu behar dira. Barrenak uztutzera kumunera
zoazenean ere bertan dauden zapatilak jantzi behar dira.
Mukiak publikoan kentzea zatarra da.
Begietara ez dute luze begiratzen.
Oso garbiak dira.
Etengabe eskerrik asko eta barkatu
esaten aritzen dira. Momentu batean gehitxo eta dena izan daiteke
baina Europarako bidean goazen honetan (hegazkinean) europearrekin
topo egiten hasi naiz eta faltan botatzen ere bai japoniarren
politesa.
Zapatak kentzeko ohitura jatetxe batzuetan ere badute. Gai honen inguruan Asisko Urmeneta euskal bufoiaren idatzi xarmanta aurkitu daiteke sarean.
Hitz egin egiten dute nahiz eta tutik
ez duzula ulertzen jakin badakiten.
Haurrak hazteko lurra ez da.
Haurtzaindegiak lortzea oso zaila da. Baita baimenak lortzea. Eta
dirulaguntza ere oso txikia da umea hazteko. Bidai guztiak hiru
emakume-haurdun ikusi ditut eta bat aeroportuan gaur. Itxuraz ez dago
ondo ikusia haurdun dagoena metroan eta ikustea “etxean egon
beharko luke horrek” pentsatzen omen du jendeak.
Maikoak kalean egun argitan ikusteko
aukera izan genuen Kyoton. Kokotean margo txuriarekin egin ohi duten
forma izugarri erakargarria egiten zait.
Bi aste goizegi iritsi gara Japoniara.
Gereziondoak bagoazenean hasi dira loratzen. Aste Santua ohi bezala
apirilean izan balitz, garaiz ibiliko ginen. Iaz ere Extremadurako
Jerte bailaran loratzea galdu genuen baina orduko hartan beranduegi
ibili ginelako izan zen. Bi aste berandu alegia.
Bi gertakari bortitz behintzat gertatu
dira bertan egon garen denboran:
-
Mutil batek agure bat akatu eta
handik lau egunera gazte bat akatu eta zazpi lagun zauritu zituen
tren-geltoki batean bi eskuekin aiztoak erabiliz. Jaungoikoa naiz
esanaz mezuak bidali omen zizkion bere buruari. Ordenagailu eta
bideo-joko amorratua. -
15 urteko mutil batek 38 urteko
funtzionario bat bota zuen trena zetorrenean. Bost egun beranduago
hil da. Unibertsitatera joateko aukera ekonomikorik ez zuela eta
aztoratuta omen zebilen. Goiko gertakizunaren antzekoren bat egitea
otu ote zitzaion eta aiztoa zeraman alboan.
Oso pakezaleak omen dira oro har. Gerra
bizitu zutenak pakearen aldeko aldarria egiten jarraitzen dute.
Hiroshimako bonba atomikoak eragindako
txikizioaren museoa oso interesgarria da. Besteak beste egun hartan
han inguruan zeudenen kontakizunak daude bilduta eta hunkigarria da
haiei entzutea.
Behin bakarrik entzun dut japoniar bat
ozen hitz egiten. Tren-geltokian zen eta norbaiten bila zebilen.
Trenetan lo dagoen jendearen argazkien
bilduma egiten du Kirai izeneko batek sarean. Fenomeno ikusgarria da
benetan. Trenaren dilin-dalanak eta bidaiaren iraupenak asko
laguntzen du baina halere ezin sinistu daitezken posturetan lo
hartzeko gaitasuna dute.
Japoniar sukaldaritza berria. Ferran Adriak bere hainbat ideia
handik hartu ditu, seguru. Ninja izeneko jatetxe batera eraman
gintuzten lagunek eta Adriák horman utzia zuen bere sinadura.
Txakurrak eta katuak miretsi egiten dituzte. Yoyogi parkean atera genuen argazkia. Bikiak dira bai, baina txakurtxoak!
Eskaparatean lanean.
Katuen dendara sarrera.
Milaka produktu zeuden dendan.
Jateko batzuk…
Jazteko asko.
Modeloak dira hauek. Goiko jantzia damaki eskubikoak.
Katuekin jolasteko gune bat ere bazegoen dendan. Helduak ari ziren jolasean; ordu erdiak 800 yen balio du.