Nola lagundu nire seme-alabei euskaraz bizi daitezen?

Izenburu hori dauka Julio Ibarra kazetariak eta Iñaki Eizmendi gizarte hezitzaileak atzo Jakintza ikastolan eman zuten hitzaldiak.
Julio Ibarra auzoan galduta topatu zuen Ainhoa Alkain lagunak. “Badakizue, Santutxuarra naz”.
50 bat lagun bildu ginen sotoan.
Ispasterren iazko irailean ateratako argazkia da hau.

Hasieratik helburua finkatu zuten: ELEBIDUN OREKATUAK izatea gure seme-alabak. Alegia euskara eta gaztelania, biak ala biak berdin menderatu ditzatela eta egoera desberdinetan bata ala bestea erabiltzeko gaitasuna izan dezatela.
Ados. Baztertu gabe eleaniztasuna.

Juliok garbi utzi zuen:
1. Hizkuntzak elkarri lagundu egiten diote. Lehen hizkuntza aberatsa izateak besteak egokiago ikasteko aukera errazten du.
2. Zenbat eta hizkuntza gehiago jakin, Alzheimer gaixotasunak gutxiago eragingo duela  pertsonarengan.  Gehiago dakielako itxuraz.
3. Eskola-porrota handiagoa da Espainian (%14 EAEn, %29 Espainian).

Ingurua: DONOSTIAn euskara etengabe hautatu behar dute gure haurrek. Gure egitekoa izango da gure seme-alabek euskara hautatu dezaten.

Eskolak urtebetean haurraren esna-denboraren %15a besterik ez du hartzen. Beraz hiztunak osatzeko mekanismoan ezinbestekoa da
   familia+eskola binomioa
   eskola+lagunak+lana hirukoa kontuan hartzea.

Nola?

1. Gurasook ikaragarri eragiten dugu. IMITATU egiten gaituzte. Beraz EREDU izan behar dugu. Nola gehiago eragin?
Lau urrats hauek jarraitu:

  1. Euskara erabiltzeko aukera galduak IDENTIFIKATU.     
  2. Horietatik zein aldatu nahi dudan edo dezakedan    AUKERATU.
  3. Aukeratutakoak hiru mailetan SAILKATU:  
    errazak, ertainak, zailak.
  4. ERRAZENETIK hasi eta jolasarekin uztartu, GUSTURA egin. (Denda… euskaraz galdezka sartu. Jolas modura egin, datuak bilduz, 3tan bai 2tan ez…). Ohitura zaharrak, lotsak eta aurreiritziak ekidin (Bermeotarra Bilbora doanean gaztelaniaz egitea automatikoki…).

2. ESKOLAZ KANPOKO EKINTZAK oso garrantzitsuak dira. Eskolaz kanpoko ekintzetan haurrak euskarazko erreferenteak izatea bermatzen du. Familian euskarazko eskaintza aukeratu. (Lekunberriko Mendukilo kobazuloak ikustera bazoaz, bisita euskaraz egin nahi duzula eskatu…).

3. Haurren artean gaztelaniaz egiten dutenean (5-8 urtekoak)?
“Egin euskaraz” esateak EZ DU FUNTZIONATZEN.
GU TARTEAN SARTU ETA MODU JOSTAGARRIAN euskaraz egin.

4. ALDE AFEKTIBOA oso baliagarria da. Haurrek euskaldun koherente garela ikustea.

5. EUSKARA ABERATSA eskaintzea. Horrela bitartekoak izango ditu euskaraz egiteko. Euskalkiak ere gazte-hizkeran asko laguntzen dute.

6. EUSKAÑOLAri, euskara traketsari garrantzia kendu, batez ere gaizki ari direla jakin baldin badakite. Helduok ere askotan egiten dugu salto euskara-gaztelania-euskara… erabiliz.  Hizkuntzarekin jolasteko aukera eskaini: Mihiluze, Bertsolaritza.

7. Gurasoek ez badakite euskaraz, EUSKARAREKIKO MAITASUNA adierazi. Komunikazioa da garrantzitsua eta dakiten gutxia erabiltzea (nahiz eta gramatikoki zuzena ez izan) ona da. Haurrek zuzentzen badute ondo hartu. Gaztelaniaz ere zuzentasunik gabe hitz egitea arrunta da. Komunikabideak euskaraz ere erabili etxean.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: