Hola kontatu dit amak aitak sarritan kontatutakoa:
Nire aitaren aiton-amonak (aitona Aia jatorrikoa -Manterola), Getariako
Elkano kalean “Pelayonekua” jatetxearen jabe ziren. Amona Teresa oso
bihotz onekoa izan itxuraz eta beti dena emateko prest egoten zena.
Kiebrak jota itxi omen zuten gerran jatetxea. Ba gurera bueltatuz,
Pelayo senarrak “beti txibiyak tinta beltziak jaten aspertuta nago
oraintxe” esaten omen zion eta egun batean erantzun omen zion Teresa
emazteak “nik prestatuko dizkizut goxo-goxuak”. Eta hala bururatu
zitzaion tipula eta piper berdearekin prestatzea. Hortik dator
Txibiak Pelaio erara (Chipirones a lo Pelayo). Data zehatzik ez
badakigu ere, 1930.urtearen inguruan asmatuko zuen.
Gero kiebraren ondoren taberna itxi eta errezeta urteetan galduta egon
zen. Harik eta Kaiako Mariak berreskuratu zuen arte 1965 urte inguruan.
Maria hau orain gutxi zendu da.
Sumatzen da platera: “txibiyak” bere tipula eta piper berdearekin … baina nola da Manterolatarren edo Iribirtarren errezeta? 😉
Atsegin dutAtsegin dut
Hemen Karlos Argiñanoren errezeta, gaztelaniaz.
Atsegin dutAtsegin dut