Soroiz versus Nancho Novo

Aktoreak dira biak. Asteburu honetan ikusgai daude Donostian  bata eta Antiguan bestea. Ostiralean Soroiz ikustera joan nintzen. Aktore mardula, erregistro askokoa, goxoa, esperientzia anitzekoa horratio. Sommer jaunaren istorioa kontatu zigun, Süskind-ek idatzia, Oñederrak itzulia, Masó katalanak zuzendua eta musika Jabier Muguruzarena da. Antzoki Zaharra ere euskal artearen munduko jendez betea zegoen, aktore andana, musikari asko, kazetariak… Istorioak ez ninduen harrapatu baina gozatu nuen Soroizekin eta esandakoaren modu goxoarekin, hitzak zetazkoak iruditu zitzaizkidan. Bere trebezia ikustekoa da, batez ere pertsonai batetik bestera ziztu bizian aldatzeko duen gaitasunagatik. Besteak beste haurrarena egiten du eta orain 12 urte antzeko trantzean ikusi nuen. Orduko hartan Luis eta biok gure lehen zitan “Umekeriak” antzez-obra ikusi genuen. Gustatu zitzaigun. Baita elkarren ondoan egotea ere, antzerkia ikusten gainera…


Bihar Novo ikustera goaz, oraingoan ere ama eta biok.

Ba atzo ikusi genuen Nancho. Ama ikaratuta irten zen. Blasfemo xamarra da gizona eta gainera sexua du gai nagusia. Aldez aurretik aipatu nion amari ez zela oso aproposa beretzat baina baietz, ikusi nahi zuela. Amodioa, gorrotoa, biolentzia, inbidia, desengainua… izan zituen ahotan oso modu barregarrian, buztan eta mokoak tartekatuz. Oso da okurrentea tipo hau. Etengabekoak izan ziren prentsa arrosa eta egunerokotasunari lotutako aipamenak: Bush, El Jueves (printzipeak larrutan), Aznar, Zapatero, Acebes, Yoli Berrocal, Aries Sharon…
Espainiar poeta antzinakoak (Quevedo eta antzekoak) etengabe aipatu eta errezitatu zituen eta harrigarria , edukiak oso bortitzak eta sexualak dira.
Guztia musika lagun. Gitarra eta armonika berak eta pianoa laguntzaileak. Ondo abesten du gainera.
Finean, komunikatzaile paregabea da tipoa, hurbila, azkarra, zorrotza, zuzena. Gustukoa dut (beste askok bezala, antzokia topetara zegoen eta algarak etengabeak).
Donostiara datorren hurrengoan ere begira izango natzaio.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: