Lili ikastolarako prestatzen. Peru aurten gaixo egon da aste guztian, birusa.
Santomas egunean Luistxok lantegiko bazkaria zuen eta baserritarrez
jantzita joan behar omen zuten lankide guztiek. Gutxienez 7 azken
urtetan janzteko proposamenei muzin egin izan die eta harritu egin
nintzen halako poztasuna erakutsi zuenean.
Baina hara, lanera iritsi eta baserritarrez jantzita zegoen bakarra bera izan!
Aurreko egunean lankidean somatu omen zituen “bihar denak jantzita”
esanaz. Baina haurrak ikastolara nola bidali behar zituzten omen zen
elkarrizketa gaia. Zeruetatik jaitsi eta lurtarrengana hurbildu zeneko
instantea!
Tolosako feria abenduaren 22an izaten da. Amezketako oreinak zeuden ikusgai.