Tolosako Arretxe lantegiko lankidea dut Nekane. Ibarrako Izazkun ermita-auzoan bizi da. Uzturre mendiaren magalean.
Aitor
eta biak familia handitzekotan dira, Olaia jaioko zaie laister eta
guraso lanbiderako tramankulu eta arropatxo batzuk eramanaz, beraien
bizilekua ezagutzeko parada izan dugu.
Ibarra, Leaburu, Berastegi, Aralar mendilerroa, Txindoki, Mailoak… paraje ederrean daukate etxea.
Badute halere hobby berezi bat, Aitorrena dena bereziki baina Nekanek
ere trebeziarekin kudeatzen duena: “euskal txerria” hazten dute.
Emea eta apotea ekarri zituzten orain urte batzuk iparraldetik, eta une
honetan 30 bat dituzte bizirik. Txorizo, pate, odolki eta urdaiazpiko
goxoak dastatu izan ditugu horratio!
Sudurean eraztuna jartzen zaio txerriari, lurra zulatzeko duen ohitura
burutik kentzea du helburu. Zizare eta bestelakoak bilatzeko egiten
dituzte zuloak baina horrela belarra hastea eragozten dute. Mina
hartzen dutenez zuloak egiteari uzten diote.
Atzo bertan txerrikutxe-harrak zikiriatu (barrabilak moztu-kendu)
zituzten. Luistxok ikuskizuna galdu zuen. Zikiriatze kontu hori
txerria gizendu dadin omen da, eta indar sexuala desagertzen omen zaie.
Koitaduak! Belar-meta honen azpikaldean aterpe bat atondu dute txerri-amak bertan erditu dezan eta txerrikumeak gune lasaia izan dezaten.
Etxe inguruan kare-harria egiteko karobia dute.