Antiguako Olentzero eta Mari Domingi

Abenduaren 23an etortzen dira Olentzero eta Mari Domingi gure auzora, Antiguara. Beraz leku gehienetan baino egun bat lehenago. Juxtu horregatik aukeratu zen eguna, 24ean parte hartzaile asko beste auzo eta herrietan ateratzen direlako.

Antolaketaren parte hartu izan det urteetan baina orain bi urte nituen ardura apurrak utzi nituen. Ikusle bezala joaten naiz orain. Egia esan arraroa egiten zait saltsan ez egotea, baina tira, besteek primeran antolatzen dutela ikusita oso pozik gelditu naiz.
Urtetik urtera gero eta jende gehiago etortzen da. Oso ekitaldi herrikoia da.
Baina bada kontu bat aldatu beharko litzatekeena: Olentzerok kioskoan Mari Domingiri buruz esaten dituenak alegia. Munduko asmo onenarekin egiten du, zalantzarik gabe. Urteak damazki igeldotarrak lan hau bihotzetik egiten. Baina arropa lixatu, janaria prestatu eta holakoak egiten omen dizkio Mari Domingik. Beharbada egiteko horiek baino beste batzuk aipatuko balitu, edo aipamena beste testuinguru batean kokatuko balu egokiagoa litzateke. Bikote eta lagun modura aurkeztearekin nahikoa litzateke.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: