Darfur: inplikatuen iritzia

Iparraldeko Eñaut eta Patrizia lagunen lekukotasuna:
Agur,
Darfurreko umeei buruzko azken mezua urriaren 24ean igorri genizuelarik,
aipatuz Otamendira ez zela umerik etorriko, ez ginakien biharamuneko
gertakariek zer ondorio ekarriko zuten. Geroztik zuei (familia, lagunak,

lankideak, ingurukoak) ez dizuegu deus idatzi zuzenean.
Pentsatu dugu ongi zela gure ikusmoldearen ematea :

Joan den urriaren 25ean Arche de Zoe-ko kideak Txaden atxilotu
zituztenetik, ekaitz mediatiko eta politikoa jasaiten ari dira, eta

haien bidez gu ere bai. Ekintza humanitario hori zikintzeko eta
desitxuratzeko, ahal ikaragarriak erabiliak izan dira, eta dira oraino
ere : politikoen eta ONG handien salaketak, prentsaren bide bakarreko
intoxikazioa…

Akusazio oso larriak eginak izan dira Arche de Zoe-ren aurka, eta
Darfurreko umezurtzak etxean hartu behar genituen familien aurka ere.
Haur salerosketa, organo trafikoa, pedofilia bezalako astakeriak entzun
baziren ere hastapenean, gaur egun salaketa horiek ez dute
sinesgarritasunik. Eta ondotik entzun diren salaketak (adopziorako sare
bat da, haurrak ez dira umezurtzak, ez eta ere Darfurrekoak, Arche de
Zoe-koek jendea engainatu dute, ekintza klandestinoa izan da…)

noizbait ere eroriko dira. Guk zenbait puntu argitu nahi ditugu, ditugun
elementuak erabiliz, bai eta ere gure uste edo sinesteak.

Adopzioa / harrera : Ainitz entzuten da oraino operazio hori haurren
adoptatzeko egina izan zela. Hori gezurra da. Arche de Zoekoek beti

erran izan dute haur horiek urgentziaz Darfurretik aterako zituztela,
hemen harrera-familien eskutan uzteko. Gure eginbeharra haur horiek
benebolki etxean hartzea zen. Hastapen batean « administrateur ad-hoc »
estatutua emanen zigun epaile batek, gero haurrarentzat iheslari
politiko estatutua eskatuko genuen, gero noizbait paper frantsesak
eskatuko genituen… Hori argi eta garbi idatzia da familia guziek Arche
de Zoe-rekin izenpetu dugun « xartan ». Diruari buruz : familiek Arche

de Zoe-ri emaitza bat egin dugu, operazioaren gastuen ordaintzeko
(bidaia, hango mediku-etxearen antolatzea, erremedioak, txertoak,
eritasunen depistatzeko testak…).

Darfurreko umezurtzak edo ez ? Atxiloketaren egun berean, UNICEFek erran

zuen haurrak ez zirela ez umezurtzak, ez eta ere Darfurrekoak. Hiru aste
berantago, haur horiek Abecheko umezurztegian dira oraino, gurasorik ez
zaie joan xerka. Ikertzaileek diote zailtasunak dituztela haurren
identifikatzeko, eta familiarik badutenez jakiteko. Guk dakiguna hauxe
da : 300 haurrentzat baginela aski familia, eta 103 haur baizik ez
zituztela ekarri, behar. Zergatik ? Presentatuak izan zitzaizkien beste
haur guziek ez baitzuten aski bermerik ematen Darfurreko umezurtzak

zirela segurtatzeko. Darfurreko leinuetako buruzagiek ekartzen zizkieten
haurrak Arche de Zoekoei, Txad eta Darfurren arteko mugara (Adre).
Atxilotua eta ondotik libratua izan den piloto belgaren lekukotasunak
argiak dira, bainan ez dira ainitz hedatuak izan. Guk ez dugu frogatzen
ahal haur guziak Darfurreko umezurtzak direla, bainan pentsatzen dugu
Arche de Zoe-koek egin behar zuten guzia egin dutela horren segurtatzeko.

Legaltasuna / ilegaltasuna : ekintza ainitz kritikatu da « ilegala »
izan delako. Guk dakigunez, maiatzetik Arche de Zoek hainbat kontaktu
izan zituen frantziako gobernuko kide batzuekin, operazioaren berri
emateko (kanpo aferetako ministeritza, Eliseoa besteak beste). Frantziak
ez du sekulan operazio hori debekatu. Txaden gauza bera, Arche de Zoe-ko
lehendakaria Txadeko lehendakariarekin ere elkarrizketatu zen, eta hango

baimen guziak bazituzten haurrak artatu eta handik ateratzeko, ebakuazio
sanitario moduan. Operazio denboran Txadeko autoritateen eta Frantziako
armadaren laguntza ukan dute Arche de Zoe-koek.
Hau guzia erranik ere, zilegitasuna (legitimitatea) eta legalitatearen

arteko eztabaida pausatzen da. Legalitate osoz, Darfurren haur bat
hiltzen da 5 minutu guziz. Arche de Zoe-koek egoera hori mahai gainean
ezarri nahi izan dute. Lau urtez 200 000 jende hil dituen sarraski hori
salatu nahi izan dute, eta ONUren 16 erresoluzioen, nazioartearen eta
ONG handien inefikazitatea salatu nahi izan dute, horretarako
legalitatearen mugetan ibiliz batzuetan.

Zergatik eskandalu hori ? Gure ustez Frantziak ez ditu 103 haurrak

errezibitu nahi izan, bere imigrazio politika dela-eta besteak beste.
Estatu-arrazoinak gaina hartu du. Txadek, bere aldetik, etekin politikoa
ateratzeko aukera ikusi du. Estatu-arrazoina hor ere. Arche de Zoe-ren

operazioa zirimola horretan harrapatua izan da, eta gaindituak izan
dira. Gure ikuspegitik, ekintza humanitario ausarta eta militantea egin
nahi izan dute. Haien fede ona ez dugu zalantzan ezartzen. Uste dugu
manipulazio handi batean itoak direla, eta afera horri buruz ematen
diren berri gehienak interesatuak direla. Uste dugu aske atera diren
kazetariek ere eskuak lotuak dituztela, eta haien erranak mugatuak
direla. Horregatik, uste baitugu egia (parte bat bederen) Arche de

Zoe-koak libratzearekin jakinen dela, haien libratzea eta etxeratzea
eskatzen dugu. Gure sustengua dute.

Laster arte
Eñaut eta Patricia

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: