Artritis soriasikoa dut 24 urte nituenetik. Aurtengo udazkena oso
gogorra izaten ari da niretzat. Min askorekin nabil, hatzamarretan
eta eskumuturretan batez ere. Gaur ezin izan ditut bi ontzi
desberdin zabaldu. Liliri mototxak egitea, gomak jartzea, lan handia da
niretzat, zaila. Baita botoiak lotzea ere… Gainera menopausia garaian
egoteak ere ez dit gehiegi lagunduko. Gaur interneten bila ibili naiz
bila eta negurako aholkuak aurkitu ditut.
Gaur
La Perla Thalasoterapiara joan naiz. Ura oso goxoa zegoen. Egin
dituzten aldaketa gehienak oso egokiak iruditu zaizkit. Hori bai,
oharretan gaztelaniari eman diote lehentasuna…
Bestalde Lili handia denean hau ere esan behar diot:
41
eta 59 urte bitartean sartu ohi da emakumea menopausian. Gehienetan ama
menopausian sartzen den adin beretsuan sartzen da bere alaba ere.
Kaixo Marije:24 urterekin hasi bazinen, honezkero ondo hartua izango diozu neurria artritisari eta, eutsi horri!Gauza guztietarako erremedioak ari dira asmatzen eta, laister asmatuko dute zerbait horrentzako ere.Albiste hau gaur bertan aurkitu det, eta nik gutxitan hartzen dedan botika bada ere, danetan osasungarriena bera dala esango nuke. Disziplina beraz! 😉
Atsegin dutAtsegin dut