LILIk 4 urte

4 urte egin berri ditu Lilik orain bi aste. Aspaldian ari ginen gaueko fardela kentzeko garaia iritsi zela esanez eta urtebetetzearen biharamunean bukatu zitzaizkigunez, ordutik maindireak garbitzen dihardugu. Gero eta gutxiago halere! Buzti ez den egunik ere izan dugu, ze poza eta zoriona! Baina gure loa etenez betea da azken aldian.

Amona Klaudiarekin Getarian.

Agirre-Larramenditarrekin Erratzun.Iker eta Lorekin.
4kandela gutxi dira.8 jarriko ditugu!

Gelako Aitzol, Leire, Anglene, Iñaki eta Jonekin.

Nola handitu den Lili! Azken aste hauetan handiagoa nabaritu dut Lili. Potxolago ere badago (pisuaz ari naiz). Zeharo bizia da horratio! Aitari bien arteko sekretuak gordetzeko eskatzen hasi da. Etxekoaknola amorrarazi ere primeran daki. Esana betetzeko borondate gutxi adierazten azken aldian. Urtebetetze egunean txerto hirukoitz biriko (elgorria, hazizurriak, errubeola)jarri zioten eta astebetera hazizurria izan du,masaila zeharo handitua… ba ikastolara joan gabe gelditu behar izan du egun batean eta triste zegoen ezin zuelako joan. Ba hilabete lehenago ikastolan uzteko komeriak izaten nituen, izterrari eutsita askatu ezinik, negarrez utzi behar izaten nuen. Beraz orain atsegina da goizean ikastolara joatea niretzat ere.
Parisa joan nahi duela esaten du aukera duen guztietan. Atzo “Sorgina eta maisua” ipuineko Klaudia erratza hartu eta bidai azkarra egin genuen bertara.
Jangelako agiria ere ekarri zuen eta “notak” oso onak dira, sarri eta gehienetan egiten baitu bertan eskatutakoa.
3 urtekin hasi zen belarritakoentzat zuloak egin nahi zituela esaten. Udaberrian saiakera bat egin genuen baina urriaren 20an egin zizkioten Eibarko botika batean. Lehenengo zuloa egiteak eman zion mina hain izan zen haundia, bigarrena egiteko lau lagunen artean eutsi behar izan zutela!

Asteburu berdinean Fernandez Ostolazatarren betiko seaska zakarretara eraman zuten. Luisen anaia zaharra Agustin jaio zenean erositakoa da. 1950ean oker ez banago. Peru eta Lili txikiak zirenean Eibarren aititaren etxean bertan lo egin izan dute.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: