Darfur-eko haur euskalduna

Egun hauetan prentsan besterik ez da entzuten. Haurrak ez direla umezurtzak, Txadekoak direla eta ez Darfurrekoak, ezkutuko adopzioa dela…
Denborak argituko al du kontua! Nik garbi daukat gure lagunek zuten informazioa zinez egiazkoa zela eta horregatik egin zutela gerran dagoen herrialde bateko haur bat etxean aterbetzeko demartxa. Nire babesa eskaini nahi diet hemendik!

Agur,
Iraila hastapenean idatzi genizuen, gure etxean Darfurreko haur umezurtz
bat hartzeko proiektua azalduz, eta laguntza eskatuz.
Arche de Zoe erakundeak 250 haur inguru ekarri nahi zituen frantziako

estatura lehen operazio batean. Operazio hori bihar bururatuko da, dena
ongi baldin badoa. 100 bat haur umezurtz baizik ekartzea ez dute lortu,
hainbat arazo direla medio. Hala ere Arche de Zoek Darfurren bildu
dituen eta ekarri ahal izan ez dituen hainbat haur han artatzeko
konpromisoa hartu du, bederen 2 urtez.
Gaur jakin dugu gure etxera ez dela haurrik etorriko ; eskaera egin
zuten familia anitz kasu hortan dira, Euskal Herriko familia guziek ukan

dugu berri hori.
Gure abentura hortan gelditzen da, beraz. Hala ere kontent gira egin
ahalak egiteagatik haur umezurtz horien laguntzeko. Adi egonen gara
Darfurreko egoerari…
Laguntza eskaini diguten guziak eskertu nahi ditugu, haien berotasunak

eta sustengua beharrezkoak izan ditugu hilabete hauetan.
Ainitzek diruz lagundu nahi izan dute operazio hori. Bada ez bada ere,
eman diguzuen dirua ez dugu oraino igorri, segur izan nahi ginuen ongi
pasatzen zela. Beraz dirua itzultzeko prest gara. Zuekin harremanetan

sartuko gara hortarako.
Laster arte

Aiherran, Nafarroa Beherean, bizi diren
lagun batzuk dira Eñaut eta Patrizia. Hiru seme-alaba dituzte, baina
bat gehiago izango dira laster. Gutuna zabaldu dute
lagunen artean.

Darfurreko haur bat Otamendian

Gutun honen bidez, hartu dugun erabaki baten berri eman nahi dizuegu, eta zuen laguntza eskatu ere.

Aste batzuen buruan, Darfurreko haur umezurtz bat hartuko dugu gure familian : Otamendian 5etik 6 izatera pasako gara.

L’Arche de Zoe
gobernuz kanpoko erakundeak Darfurretik 10 000 haur umezurtz ateratzea
erabaki du, han ez baitute bizitzeko esperantzarik, azken urteetan bizi
duten gerlarengatik. 1 000 haur Frantziako estatura ekarri nahi
dituzte, 250 inguru lehen operazio honetan.

Horra zenbait datu,
Nazio Batuen bilanetatik hartuak : azken lau urteetan 2 000 000 jende
desplazatuak izan dira Darfurren (Sudan), 1 195 hiri edo herri osoki
suntsituak, 200 000 pertsona bederen hil dira, eta orotara gatazka
horrek 4 000 000 pertsonei eragiten die.

Ondorioz, Lapurdi eta
Baxe Nafarroako 5 familia engaiatu gara Darfurreko haur umezurtz bat
hartzera, 5 urte petikoa. Arche de Zoe erakundeak eginen duen operazio
horren finantzatzeko, familia bakoitzak 1 400 euro ordaindu dugu. Baina
azken berrien arabera, dirua eskas da.

Bestalde, haurrak etxean
hartuko dituzten familiak kolektibo batean antolatu gara, hainbat
arazori aurre egiteko : prozedura administratiboak, abokaten gastuak,
osasun gastuak, eta abar. Kolektibo hori COFOD deitzen da (Collectif des Familles pour les Orphelins du Darfour),
eta haurrak etorri bezain laster COFODek ditu gauza guziak kudeatuko,
Arche de Zoe-ren betebeharra haurrak ekartzera mugatzen baita. COFODek
dirua behar du bere beharrei aurre egiteko.

Ulertu duzuen
bezala, zuei zuzentzen gara, gure erabakiaz informatzeaz gain,
diru-laguntza eskatzeko. Diru-laguntza COFODen izenean egin behar da.
Zuen jestuaren eskertzeko, karta postal batzuk inprimatu ditugu, eta
berantago emanen dizkizuegu.

Milesker zuen arretarengatik. Milesker ere mezu hau zuen inguruan ahal bezain zabal hedatzeagatik.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: