Zuhaizpetik etorri berria naiz. Bost egun pasa ditut, astelehenetik ostiralera.
Neke handiarekin joan nintzen. Uztaila polita eta astuna izan da aldi
berean niretzat. Lanean erritmo bizia izan dut eta Peru eta Lili
udalekutik jaso ondoren etxean bazkaltzen genuen. Jale maxkalak dira
biak ere eta jaki gogokoenak jarri baldin badizkiet ere ezta xamurra
eguerdiko tarte hori. Ondoren bai, arratsalde pasa elkarrekin egin dugu
eta oso ondo pasa dugu elkarrekin, Urgulen, hondartzan, igerilekuan,
eskaladan, zinean, uhartean… ibili gara. Gainera sarri lagunekin
arratsalde eta asteburu pasa izan dugu. Beraz hilabete mugitua!
Uztailaren amaieran pazientzia apur bat besterik ez zitzaidan gelditzen, oso gutxi benetan!
Eta primeran etorri zait Zuhaizpera bixita! Iaz ez bezala aurten talde
handia zegoen bertan baina jende askok barau egin duenez, ez da gehiegi
igerri. Oso jende interesgarria ezagutu dut bertan. Denetarikoa orain
ere! Bi ezagun -Amaia, Karmeloren arreba eta Garbiñe Kontseilukidea-
eta Kanariar uhartetik etorritako Mila, Kataluniako Joakin eta
Maridolors eta Karmina, Bilboko Jabier, Santurtziko Celina eta Kontxi,
Madrilgo Sagrario, Irungo Pili eta Feli, Irene Ondarrutarra,
Carlos Valladolid-tarra, Nekane Beizamarra, Arantxa Orexarra, Rosa
Donostiarra, Ion Algortarra…
Ederki pasa dut. Bioenergetika saioa eraginkorrak izan dira, erlaxazio
saioak lasaigarriak, elkar-jartzeak interesgarriak eta jakinduriz
beteak, hitzaldiak jakinmina asetzeko modukoak, irteera ederra Irantzu
monastegira, janaria goxoa baina kopuruz handiegia…
Igerilekua sekula baino gehiago probestu dut. Egunean lau bat aldiz
bainatu naiz. Gaur gainera umekerietan ibili gara, igeriketa
sinkronizatua barne!
Nire helburua bete da. Lasai eta orekatuago bueltatu naiz etxera. Etxekoak besarkatu eta muxukatzeko gogo biziz!