Marijuli Azkue eta Jaione Iriarte lagunak gurean izan ziren uztaileko
hirugarren asteburuan. Primeran pasa genuen. Esker mila
bisitagatik!
Amaro Sanchez Iribar lehengusuarekin asteburu pasa polita egin genuen.
Altxerrian bainatu ziren lehenenengoz! Nire gaztetako ohitura ezagutu
zuten horrela.Peru, Lili eta Amaro.
Jabi Beltran eta Jesus Estonba lagunek paella zoragarria prestatu
ziguten Hendaiako etxean. Goxua zegoen horratio! Baina aurretik
Oiartzungo errekan bainatu ginen, Arditurrin. Paraje ederra.
Jabi eta Peru.
Donostiako La Mota gotorlekuan Donostiari buruzko erakusketa itzela
jarri dute. Oso interesgarria. Batez ere ikusentzunezkoak gustatu
zaizkigu.
Zestuan izan ginen. Ekain kobazuloaren errepika (eraikitzen),
Sastarrain baserri-eskola eta Lili jauregia ikusi genituen. Bazkaria
Arroa Goikoan egin genuen 40 bat lagunek bertako Elkartean.
Bazkalostean goxo egon ginen.
Sastarrain
kanpoaldea.Urrutian txiki-txiki ikusten den baserritarrak behiei,
txerriei eta zaldiei jaten ematen laguntzen utzi zigun. Haurrek asko
gozatu zuten, batez ere txerriei jaten ematen.
Lili jauregia.
Arroa Goikoa.