Aizkorri bi aldiz egun berean? Bai horixe.

Egia!!!!
Ekainaren 29an Aizkorriko San Adrian aterpera abiatu ginen asteburua pasatzera. Larunbatean Aizkorri igo genuen tuneletik zuzenean. Urbiako kanpetatik barrena berriro tunelera abiatu ginen bertan bazkaltzeko asmoa genuelako… baina Iñaki, Maria eta ni bidez nahastu eta berriro Aizkorrira igo ginen. Majo kostata igo ere!!! Eta jeitsiera kriminala egin zitzaidan, helikopteroarekin amestu nuen behin baino gehiagotan.


29ko gauean linternak hartu eta Sancti Espiritu ermitara igo ginen. Argazkia atera bezain pronto esan zigun Josek bi kide berri atera zirela argazkian! Lili oso beldurtuta dago. Bi horiek hortik kentzeko eskatu behar omen dio Joseri.
Aldapa gogorraren amaieran Iñakik aurkitu ninduen eta ura eskaini. Egarri handia nuen baina hain gogorra egin zitzaidan jeitsiera egarria ere ez nuela etsai izan. Hanka gainean juxtu juxtu nenbilen. Iñakiri asko kostatu zitzaion okerra onartzea. Tontorrerako bide erdia egina genuenean onartu zidan arrazoia nuela, goruntz gindoazela. Laupabost aldiz errepikatu nion (ia hasieratik) bide okerra hartu genuela baina ziur zegoen ezetz.

Iñakiren ondoren Luis inguratu zitzaidan eta berak lagundu ninduen aterpera. Asko eskertu nion nirekin jeistea azken txanpan. Bakarrik ozta-ozta iritsiko nintzen eta.


Lili mendizalBehiak eta txakurrak.
Tontorreko argazkiak (lehen igoerakoak, bigarren igoeran ez genuen argazkirik atera, jejejeje) eta Luis eta Lili behean zain. Oso kezkatuta egon ziren falta ginela eta. Baina nork pentsatu berriro Aizkorrira igo ginenik?


Igandean berriro ermitara igo ginen, oraingoan egunez, Aratz  mendira igo ez ginenak. Mezaren ondoren txistorra eta ardoa banatu zituzten eta une horretantxe iritsi ginen gu. Iñaki txikiak eguna gaixo pasa zuen.

Lili eta koloretako poltsa.

Sokarekin irudiak egiten.
Hartz txikia izan zen atrakziorik maiteena. Iñaki eta Lili elkarrekin jolasean!
Euskopoliarekin erosketak egiten.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: