Santa Engrazi, Erdoizta, Granada erreka eta Artaunsoro

Gujakintza taldearekin ostegun santuan Santa Engrazi ermitara igo ginen. Aizarnan dago eta txikitako oroitzapenak dakarzkit. Ahizpa, aita eta aitonarekin bertan ateratako argazki kuttun bat daukat. Ez nituen bospasei urte baino gehiago izango. Getariako ikastolarekin ere irteeraren bat egin genuen eta saku-lasterketa batean parte hartzen ari naizen beste argazki bat daukat bentaren magalean ateratakoa. Oroitzapen oroitezinak dira biak baina argazkiak ahozabalik begiratzen ditut.

Santa Engraziko ermitan gure haurrak.
Beraz ezin ezetz esan holako proposamen bati. Nik uste baino motzagoa da bentatik igoera. Haurrak izkutaketan ibili ziren eta nagusiak solasaldi polita izan genuen.
Ondoren eta ohitura ez galtzeko, amaiketatxoa egin genuen. Handik Erdoizta auzora abiatu ginen. Bidea larrugorritan ikusi genuen, zuhaitzak moztu berriak zeuden. Ez da goxoa mendia hola ikustea. Baina hori bai, orein gazte bat ikusteko aukera izan genuen. Erdoiztako ermita berritu berria dago, berezia da benetan. Pena izan zen itxita aurkitzea.

Erdoiztako ermita.
Bazkaldu Basarri jaiotako baserrian egin genuen, Granada errekan. Umeek gozatu egin zuten amuarrainak ikusi eta ikutzen.

Granada baserria

Amuarrainak
Jateko goxoak zeuden horratio!
Eta azkenik Artaunsorora bisita egin genuen. Ia bi urte pasa dira bertan baraualditxo bat egin nuenetik. Tana bertan zegoen, goxo beti bezala. Arkaitz laguna ez zegoen bertan. Gustura agurtuko nuen.

Artaunsoro
Ba hori, irteera polita eta ibilbide gomendagarria!

One thought on “Santa Engrazi, Erdoizta, Granada erreka eta Artaunsoro

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: