Altzurukun Maskarada

Peruren mailako guraso talde batekin izan ginen atzo Altzurukun. 15 bat urte pasa dira azkena bertan izan nintzenetik. Orduko hartan Bagera elkarteak iparraldeko euskaldun batzuekin egindako elkartrukea baliatuz izan ginen bertan. Orduan ere Joseba Barriolak bultzatutako ekimenean.
Lehenengo Maskarada ere garai hartan ikusi nuen eta oraingo honen oso antzekoa izan zela gogoan dut. Herria zen desberdina. Orduko hura Barkoxen izan zela uste dut.
Goiza Donibane Garazin pasa genuen. Herria betikoa, ederra. Hamaiketakoa berria. Jose gidari eta zizeroiak ardo zuri goxua, frantseza eta foie ederra, piper beltzarekin lagundua prestatu zigun. Haurrak jolasean ibili ziren helduak kontu-kontari utziz.
Ahuskin bazkaldu nahi genuen baina bidea itxia topatu genuen. Iratiko etxoletarako bidean dagoen laku ederrean bazkaldu genuen. Janaria soberan, umorea ederra eta haize fina izan genituen lagun.
Ondoren eta denboran estu iritsi ginen Altzurukura. Hasteke zeuden. Primeran! Azkenerako haurrak pixkat aspertu egin ziren baina ederki egon ginen, jendea tamainan, gutxitxo beharbada. Xuberera (euskalkia) ozenago entzun izan bagenu beharbada gehixeago ulertuko genuen.
Egun polita izan zen.
Donibane Garazin.
Liliren denda.
Gaztelurako igoeran.

Erromesarien pentsio batean.
Gazteluko mamuen bila.


Iratin.

Iñaki argazkiak ateratzen, beti.
Pitxu mendi magaletik botatzen.Pitxu kantiniersa miatzen.
Bukaeran Ainhoa, Jose eta ni dantzan.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: