Kalifornia eta Nevada

Atzo iritsi ginen. Hegazkinekin nahiko ondo moldatu gara. Joaterakoan
Chicagotik Los Angeleserakoko hegaldiak bi orduko atzerapena izan zuen.
Etortzerakoan New Yorken eztu xamar ibili ginen hegaldi aldaketan
(langile batek tren okerra hartu arazi zigun). Baina bestela,
aurreikusitako ordutegia bete ahal izan dugu. Bagenuen kezka,
bueltatzerakoan batez ere. Likidoen konplota abuztuaren 10ean izan zen
eta gu 9an iritsi ginen Los Angelesera, beraz gutxigatik libratu ginen.
Itzuleran kontrolak handiagoak izan dira, ilara gehiago egin behar izan
ditugu. Eta kontatzekoa da Madrila iritsi eta pasaporte kontroletan
polizi gazte batek esan zidana: ” cuando un policia le diga buenos días
usted tiene que contestar”… hola edo esan nion eta bere buenos días
entzun ere ez nuen egin. Gainera ingurukoek ni bezalaxe jokatu zuten.
Hori bai guri, lauroi sartu gintun ordenagailuan fitxaturik ote geunden
ikusteko, Lili eta Peru ere bai. Halaxe erantzun nion “si ya le he
contestado”. Txuri utzi nindun baina lasai aldi berean. Atzean zituen
beste bi kalez  jantzitako polizia gazteekin ez nuke bakarrik gelditu nahi, horratio!
Ba horixe anekdota. Haurrei euskaraz ari ginelako izango ote? Behintzat
lasai ez zegoen mutila! Gu aldiz oso nekatuta goizeko bostetan jaiki
ginen eta gaueko ordu biak ziren.
Bi egun hauek ordutegira egokitzeko behar ditugu. Oraindik batez ere Lili nahiko nahastuta dabil.
Eta Kalifornia eta Nevada zer? Oso polita izan da bidaia. Oro har
aurreikusitako guztiak egin ditugu. Paraje harrigarriak eta ikusgarriak
ikusi ditugu:
Yosemite ikusgarria da.
Bapatean, tuneletik irten eta aurrez aurre hau ikusten duzu, uff!
Glaziarraren eragina, harkaitzak, Sekuoiak,
kanpin-dendak, indioen herrixka eta museoa, errekak, ur-jauziak,
lakuak…
Sekuoiarik famatuena.
Bertan ikusi ditugu libre hainbat animali: katamixarrak
etengabe, oreinak hiru bat, suge bat, txori asko eta hartzik ez. Hori
bai, etengabe gogorarazten dute janaririk ez uzteko haien eskura.
Merced hibaia.
 Yosemite valleyn bertako kanpin-dendan lo egin genuen eta denda
bakoitzak metalezko kaxa bat zeukan janaria giltzapean sartzeko.
Mono Lake txundigarria, laku gazia, eltxoz eta txoriz josia. Oso
bisita-gidatu interesgarria egin genuen bertan gidari oso prestatu
batekin. Esperimentu eta guzti.
Jane Lake goxoa, arrantzarako leku paregabea. Barne turismorako prestatua. Herri txiki eta oso iparramerikarrez josia.
Mojabe lehorra eta beroa. Arratsaldeko 6etan 118 gradu farenheit zeuden, 42 gradu inguru.

Lone Pinen John Wayne aktoreak lo egiten zuen hotelean hartu genuen
ostatu. Basamortuan dago eta bertan oesteko pelikulak filmatzen hasi
zirenean eraiki zuten hotela.
Bishopen oso sushi goxoa jan genuen jatetxe japoniar polit batean.
Oesteko herri-museo zaindu eta osatuan eltxoek akabatu gintuzten baina
merezi izan zuen.
Manzanar japoniarren kontzentrazio kanpoak aho zabalik utzi ninduen.
Bigarren mundu gerran Estatu Batuetako eta oro har Ameriketako
(Peru…) japoniarrak “beraien segurtasunerako” kontzentrazio kanpotan
sartu zituzten. Horietako bat da Manzanar deiturikoa. Bertan nahiko
bizi-kalitate ona bazuten ere ezin ziren irten, preso zeuden. Urteak
pasa ondoren Reagan presidenteak akatsa (mistake) onartu eta
diru-konpentsazio bat eman zitzaien bizirik zeuden japoniarrei. 110
mila bat lagun eduki zituzten preso.
Calico oesteko mamu-herria interesgarria. Pelikularen barruan geundela zirudien. Bero-zapak girotzen asko laguntzen zuen.
Peruk pirita topatu zuen urre biltzaileen modura aritu ondoren.
Mojabe basamortuan pasatako gaua oso beroa izan zen. Egunez 118
ferenheit markatzen ikusi genuen herriko termometro famatua (munduko
handiena omen).
Los Angeles beldurgarria da. Gipuzkoaren azalera ba omen da. Gehien
downtown gustatu zaigu, La Brea museoa, Lacma museoa, Guggenheimen
erreplika, Moneoren katedrala, little Tokio, Chinatown, Zooa… Gutxien
Beberly Hills, Venice Beach, aktoreen eta oskarren kalea… leku
turistikoenak alegia.
Los Angeleseko Txinatown.
Las Vegas. Bigarren aldiz izan gara bertan eta oraindik asko utzi dugu
ikusteko. Venecia eta Caesar palace hotelak izugarriak dira barrutik.

Gauez joan ginen eta barruan egunez zaude, zeru urdin eta guzti.
Stratosphere dorreko ikusmira ikaragarria da. Igogailua halere nahiko
mugitzen zen igotzerakoan batez ere. Segunduko hiru solairu igotzen
omen ditu.
Las Vegasko Fremont kalean dolar bateko bi margaritekin. Argazkia Lilik atera zigun!

3 erantzun “Kalifornia eta Nevada” sarreran

  1. Bizi al haizen galdetu behar ninan baina Berria ikusita erantzuna bazeukanat…Hori dun urteosobetetzea, emakumia… laubata ospatzeko ere gorde zan gero ideian bat o beste…Eta segi, segi, segi besteoi inbidia ematen!

    Atsegin dut

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: