Zuhaizpetik dator notizia

Gaur arratsaldean iritsi naiz etxera. Bost egun egin ditut Zuhaizpen.
Bederatzi urte pasa dira lehenengo aldiz bertatu nintzenetik eta zortzi
bat aldiz izan naiz dagoeneko. Egonaldi guztiek utzi izan didate
oroitzapen ona. Oraingoa ez da gutxiago izango.
Nire harridurarako talde txikia bildu gara oraingoan hamabi lagun modu
aktiboan eta lau bat barauan. Gizonezkoak bi besterik ez dira izan.
Lasaitasun eta oreka bila joan naiz oraingoan eta lortu dut behar nuena.
Etxea izugarri apaindu eta egokitu dute. Lorategia, igerilekua, gela, talde, talde dinamikak eta otorduak ezin hobeak izan dira.
Beti bezala oso helburu desberdinekin hurbildu da oraingoan ere jendea
Zuhaizpera. Batzuk osasun arazoak medio barau egitea, besteak
lasaitasun bila, besteak arazo sentimentalak bultzatuta, besteak
argaldu nahi duen bikoteari laguntzera, besteak anorexia arazoak
gainditzera eta zertara joan den argi esan ez duenik ere izan da bertan.
Beraz, edozeini gomendatzeko lekua da Zuhaizpe.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: