Orain hiru aste ikusi nuen azkenengoz. Auzoan, matia kaletik nindoan
Lilirekin eta aurrez aurre topo egin genuen. Berak agurtu ninduen. Pili
emaztearekin zegoen Gurutze Gorriak duen egoitzaren aurrean. Ez zuen
hitzik egin. Mimika eta begiak nahiko ziren komunikatzeko. Beti iruditu
zait begirada zorrotzeko pertsona. Kanpora bezainbat barrura begiratzen
duen horietakoa. Zeharo hunkituta gelditu nintzen ezusteko agur honekin.
Aurretik, bi aste lehenago edo ikusi nuen kalean. Baina ezin sinisturik nenbilen. Ezin zen Fernando izan!
Aurretik, urtarrilean topo egin genuen Getarian. Oso ondo gogoratzen
naiz egun hartaz. Getariko Malkorbe hondartzan zaldi-lasterketa ikusten
ari ginen lagun-talde handi bat. Luze egon ginen hitz egiten. Bi gai
gogoratzen ditut, bere gaixotasuna eta Emuneko bilakaera. Elkarrizketa
goxua, xarmanta izan zen. Hurbila.
Oroitzapen hori gordeko dut.
Larunbateko ekitaldia leuna eta polita izan zen. Jendeak maite zuen. Asko gainera.
Arianne Unamuno eta Maite Arroitajauregi “Xoxo beltza” abesten.
Enrike Eizagirre eta Ane Sarasketa Arratiako dantza kilikagarria eskaintzen.
Badihardugu elkarteko Asier Sarasua. Fernando.
Eibarko Txaltxa zelai gunea.