Atzo izan zen. Jendetza bildu zen baina Bob Dylanek oso hotz jokatu
zuen. Ez zuen hitzik egin eta ia bizkarra emanda abestu zuen. Mikel
Laboaren kontzertua motz gelditu zen, abestiak hasi baina azkar amaitu
zituen. Eta bakearen aldeko kontzertua baino, Donostiaren aldekoa,
turistikoa alegia gehiago zirudien.
Mikelek abestu zituenen artean “Maite ditut maite gure bazterrak”
abesti gogoangarria eta gurea izan zen hasieratik amaierara abestu
genuena. Mikelen azkenetako kontzertua izan da hau eta bertan egoteak
xarma berezia zuen guretzat.
Hiru ordu laurdeneko tartea ondoren…
Bob azaldu zenean bi abesti entzun genituen eta etxera abiatu ginen. Pantaila handietan ez zen ezer antzematen.
Mikelen aurpegia, gitarra, eskuak… ikusi ahal izan genituen bezala,
Bob antzeman ere ez genuen egin. Itxuraz oztopo asko jarri zituen
argazki eta grabaketak egiteko. Beste jokabide bat behar zuen eduki. Ez
dakit zertara zetorren bazekien edo ajolarik ba ote zion.
Ba hori, bakearen kontzertuaren lehen zatian Mikel izan zen izarra guretzat.
Jende ezagun ugari ikusi genuen.