Iaz erabaki nuen
40. urteurrena goitik eta sarri ospatu behar nuela. Dagoeneko bikotean,
familian eta koadrilakoekin ospatu dut, ospatu ere modu berezian. Baina orain
egun batzuk Zarauzko Salbatore Mitxelena ikastolako ikaskide-lagun-ohi batek, Tere Arregik
deitu nindun. Taldetxo bat 66ko ikasleen arteko afari-ekitalditxo bat
prestatzen ari direla eta parte hartzera animatuz. Poz izugarria hartu nuen eta
batez ere bi arrazoigatik: aspaldian ikusi gabeko jende mordoa ikusiko dudalako
eta batez ere 40. urteurrena ospatzeko gune berezia delako. Nor gera gu, zer
gera gu… abestiak dioena berreskuratu eta garai batzuetan ginena gogoratzea
beti da oparoa. Eta bakoitzaren ondorengo bizi-bilakaera harrigarria
hainbatetan. Polita eta goxua izango da maiatzaren 19kohitzordua. Nik behintzat
ez dut kale egingo!